Ezagutu zeure burua

Urte bat gehiago UNESCOk aldarrikatu duen Filosofiaren Mundu Eguna ospatzeko zeregin aberasgarrira abiatzen gara.

Nueva Acrópolis Nazioarteko Erakundeak, bere jaiotzatik, filosofia bultzatu du bizitzarekiko beharrezko hausnarketa eta konpromiso gisa. Geure buruaren aurrean jar gaitzakeen motorrik osatuena da, geure burua ezagutzen eta gizaki gisa jabetzen laguntzeko.

Geure buruari galderak egiten dizkiogunean: nor naiz ni? nondik nator? eta nora noa? Gizaki bakoitza biziraupen biologikoaren bulkada soiletik bizitzari zentzu bat antzemateko, esperientzia bat altxortu eta eraiki nahi duen etorkizun batera proiektatzeko beharra igarotzen saiatzen ari da.

Gure burua potentzial zoragarria, oraindik garatu gabe dagoen izaki gisa ikusten dugunean, orduan hasten gara zirkunstantzien eta munduaren “biktimen” baldintzatik, gure historiaren “ikasle” eta “eraikitzaile” izatera pasatzen.

Horiengatik eta beste arrazoiengatik itzuli nahi izan dugu, greko jakintsuetatik, esaera zaharrera:

Ezagutu zeure burua

Jardunaldi eta topaketa birtualak